Munduan pasieran
Apia bidea, Gizateriaren Ondareen zerrendan
Unescoko batzordeak Gizateriaren Ondare izendatu berri du Apia bidea, Italian. Erromako galtzadarik garrantzitsuenetako bat da, Inperioaren hiriburua eta Brindisi portu-hiria lotzen zituena, penintsula italikoaren hego-ekialdean.
Erromatarrek Regina viarum (Bideen erregina) izenez ezagutzen zuten.