«Mare Clausum: Norena da itsasoa?», Euskal Museoan
Uztailak 5-Azaroak 2
«Norena da itsasoa?» galderaren atzean dauden gai konplexuei buruzko hausnarketa sustatzea, horixe da, nagusiki, Euskal Itsas Museoan ikusgai dagoen ‘Mare Clausum: Norena da itsasoa?’ erakusketaren helburua.
Museoak berak nabarmendu duenez, «Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian. Eta lehia horrek bizi-bizirik jarraitzen du gaur egungo geopolitikan eta ingurumen arazoetan ere». Gatazka hauek itsas ondare garrantzitsua sortu dute, gaur egunera arte iritsi dena. Eta erakusketa honek pieza multzo garrantzitsu bat bildu du, honako hauek, besteak beste: itsas guduetan eta koloniar gerretan erabilitako armak eta ikurrak, antzinako jabetza kolonialen mapak, itsasoz harainditik iritsitako objektu exotiko bikainak, nabigazio ozeanikoetan funtsezkoak diren ohiko lanabesak eta tresnak.
Mare Clausum hitza Mare Liberumen kontrako latinezko esamolde bat da, eta itsasoa, lurra bezala, subiranotasunaren objektu izan daitekeela adierazten du.