Egin planak

Euskal diasporaz

Azaroak 11 arte

Euskal diasporaren historia eta munduan zehar egun duen errealitatea ezagutzeko aukera eskaintzen du azaroaren 11 arte Urruñako Posta gelan ikusgai dagoen ‘Euskaldunak munduan gaindi’ erakusketak.

Erakusketak ibilbidea egiten du bederatzi koadrotan, XIX. mendeko lehen bidaietatik gaur egungo Euskal Etxeetara. Artzain eta pilotariak, kortsario eta piratak, jakina, protagonistak dira, baina emazteek izandako paper garrantzitsua ere nabarmentzen du erakusketak.