Munduan pasieran
Katrinak, Hildakoen Egunean
Mexikon oso egun berezia da Hildakoen Eguna, urteko garrantzitsuenetakoa. Koloretsuena. Alaiena. Bisitari gehien erakartzen dituena.
Azaroaren lehen eta bigarren egunetan jai giroan egiten diren ospakizunetan festa da nagusi. Minik eta aienerik gabe, familiak bildu eta hilerriak eta etxeak lorez, burezurrez eta janariz betetzen dituzte. Helburua da jada ondoan ez dituztenekin hitz egitea eta arimak heriotzaren ondoren bide onetik bideratzea. Jakina, katrinak nonahi daude, baita kaleko hormetan ere.