Egin planak
Bidaia grafiko eta literarioa, Kafka inspiratu zuen Praga hirira
Historia, literatura eta bidaiak uztartzen dituen liburua da ‘Un paseo por la Praga de Kafka’. 250 argazkirekin lagunduta, Alberto Gil egileak ibilbide berezia eskaintzen du Franz Kafka inspiratu zuten hiriko txokoetan barrena.
Egilearen eskutik, Kafkak ezagutu zuen Pragara bidaiatuko du irakurleak, magiaz, misterioz eta kontraesanez beteriko hirira.
Literatur ibilaldi honetan, idazlearen bizitzaren eta obraren funtsezko tokiak ezagutuko ditu: jaiotetxea eta inguruko kaleak, sarritan bisitatzen zituen kafetegiak eta, batez ere, haren kontakizun ospetsuenetan eragina izan zuten eszenatokiak.
Fitxa:
‘Un paseo por la Praga de Kafka’
Alberto Gil
Reino de Cordelia, 2024
229 orrialde. Gaztelaniaz