MusEkintza, arte eszenikoen jaialdia Bizkaiko museoetan
Azaroak 16-Ekainak 28
Bizkaiko zenbait museo arte eszenikoen antzezleku bihurtuko dira zenbait hilabetez, MusEkintza ekimenaren laugarren edizioari esker. Misterioa, antzerkia, dantza, itzalen laborategia, clownak, zirkua eta kontzertuak eskainiko ditu jaialdiak, besteak beste, ekainera bitartean herrialdeko bederatzi museo eta foru gunetan.
Arkeologia Museoko fatxadaren argiztapen berezi batekin abiatu zen jaialdia, azaroaren 15ean, eta ekainaren 28an bukatuko da, Santimamiñen Golden Apple Quartet taldearen kontzertuarekin.
Tartean, honako ikuskizunak eskainiko ditu MusEkintza ekimenak, besteak beste: Bakioko Txakolin Museoan, Beitia eta Gorka Aginagalderen ‘Juntos y Revueltos’ ikuskizuna (Urtarrilak 18); Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Lapiel Antzerkiak taldearen ‘Urargi’ (Otsailak 8); El Pobaleko Burdinolan ‘A Film to Kill For’-en filmaketa (Martxoak 15); Balmasedako Encartada Fabrika-Museoan, Osa+Mujika konpainiaren ‘Bueltaxka’ antzezlana (Martxoak 22); Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Haurrentzako Laborategia + Itsas (h)Ondokoak (Apirilak 12) eta Mikel Urdangarinen kontzertu akustikoa (Maiatzak 10); eta Muñatones gazteluan, Ganso & Cía-ren ‘Welcome & Sorry’ antzezlana (Maiatzak 31).