Egin planak

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?’, Arriaga antzokian

Apirilak 9-10

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, ‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?’ obra taularatuko dute Arriaga antzokian apirilaren 9 eta 10ean Aitziber Garmendiak, Telmo Iruretak eta Gabilondo berak.

Hau da kontakizuna: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta esperientzia bikario bat bizi du Yoldiren bitartez. Adimen desgaitasuna duen gazte zoragarria da Yoldi, eta Jose Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zaintzen ditu. Psikoterapeutak erabateko mendekotasuna du, garun paralisiagatik. ALexarekin, adimen artifizial batekin, duen harreman oso intimoari buruz soilik hitz egiten du psikiatrarekin. Martina psikiatrak, apur bat misantropoa denak, ezin du gehiago. Bizitza gogorregia egiten zaio. Ez da alaba Lucíari laguntzeko gai. Amore emango du? Beharbada, bai.