Egin planak

Elizondoko Udaberriko Feriarekin hasiko da, berriz ere, Bidaso aldeko azoka denboraldia

Apirilak 25

Urtero bezala, Elizondoko Udaberriko Feriarekin abiatuko da Bidaso aldeko azoka denboraldia.

Bertako abelburu onenak erakutsiko dituzte abeltzainek eta artzainek. Goizean, merkatuko plazan, latxa arrazako aharien lehiaketa egingo dute.

Pirinioko arrazako behi eta pottoka artean, artisautza produktuen eta Baztango nekazaritzako elikagaien postu ugari izango dira,. Gainera, ardi esnearekin egindako urteko lehen gazta moztuko da.