Xabier Ariztegik ezustea eman eta Nafarroako bere lehen txapela jantzi du
Xabier Ariztegik ezustea eman eta irabazi egin zuen Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa. Bertizen faltan, Urrutia zen irabazteko faboritoa, baina azkenean Ariztegik bere aurreneko txapela jantzi zuen.
Lau harri-jasotzaile aritu ziren lanean, eta hiru harri erabili zituzten. Bakoitzarekin bina minutuko txandak izan zituzten. 125eko kopa, 112,5eko kubikoa eta 100eko bola erabili zituzten. Ariztegik 20, 13 eta 14 jasoaldi eman zizkien, guztira 47 jasoaldi, 5.362,5 kilo.
Bigarren, Urrutia, 19, 12 eta 12 jasoaldi lortuta. Denera, 43 jasoaldi, 4.925 kilo jasota. Hirugarren sailkatu zen Martikorena, 17, 10 eta 11 jasoaldirekin. Denera, 38 jasoaldi lortu zituen, 4.350 kilo bizkarreratuta. Zugarrondo sailkatu zen azkena, 12, 9 eta 11 jasoaldi lortuta. Denera, 32 jasoaldi lortu zituen, eta 3.612,5 kilo bizkarreratu zituen. Nesken txinga lehiaketa ere jokatu zen eta Sousak eutsi egin zion Nafarroako txapelari, 34 plaza pasa egin da. Mutilen lasto-altxatzeko Nafarroako finala, berriz, Landaribarrek irabazi zuen, 13 jasoaldirekin.
Gaur ere, 12.00etan, jaialdia izango da Iruñeko Foruen plazan, eta bertan Nafarroako Binakako Aizkora Txapelketa, eta Nafarroako Gurdi-altxatze Txapelketa izango dira.