Rouxek eta JornetekMunduko Kopabirrindu dute
Hilaren 18an, 19an eta 20an, Italian, Munduko Koparen azken proba jokatuzen. Iñigo Martinez de Albornoz lehen hamarren artean sailkatu zen.
Mendiko Eskiko Munduko Kopa amaitu da dagoeneko. Bueno, zehaztu behar dugu Distantzia Luzeko modalitatean oraindik bi proba jokatzeke daudela. Beste aldean, berriz, bertikala, norbanakoa eta esprinta jasotzen dituen zirkuituak hilaren 18an, 19an eta 20an bosgarren eta azken hitzordua izan zuen.
Lehiakideak Italiara abiatu ziren Mondole SkiAlp proban parte hartzeko. Oro har esan daiteke nagusien mailan bi protagonista nagusi izan direla: Kilian Jornet katalana eta Laetitia Roux frantziarra. Biak ala biak egungo eskiatzaile indartsuenak dira, eta haien nagusitasuna aurtengo zirkuituan argi asko erakutsi dute. Biek ala biek modalitate garrantzitsuena, norbanako lasterketa, irabazi dute. Eta oso aise, gainera. Bertikalean ere urrea eraman dute. Eta esprintetan, Rouxek bere urrezko hirugarren domina poltsikora sartu du. Mutiletan, garaipena Robert Antonioli italiarrarentzat izan da. Jornetek, beraz, ezin izan du hirutik hiru lortu.
Azken hitzorduari dagokionez, hilaren 18an bertikala jokatu zen. Lasterketa jokatu aurretik Jornetek 40 puntuko aldea ateratzen zion bigarren sailkatuari. Hala, ez zuen estutasunik sailkapen nagusian gailentzeko. Baina katalanak ez zion ezustekoari tarterik utzi nahi izan eta lehia honetan ere bera nagusitu zen.
Nesketan, berriz, Rouxek ondo baino hobeto aprobetxatu zuen behin-behineko sailkapenean buru zen Laura Orgueren hutsunea (min hartuta zegoen). Frantziarrak proba irabazi zuen.
Juniorretan, bestalde, Iñigo Martinez de Albornoz zortzigarren postuan sailkatu zen.
Nagusitasuna
Biharamunean, zirkuituko proba garrantzitsuena izan zen: indibiduala. Jorneten kasuan, lehia jokatu aurretik, urrea poltsikoan zuen; izan ere, lau probetatik hirutan irabazi eta bestean bigarrena izan zen. Baina katalanak berriro irabazi zuen.
Rouxek ere erakutsi du modalitate honetan onena dela, eta Mondole SkiAlpeko azken hitzordu honetan ere nagusitasun osoarekin irabazi zuen.
Euskal ordezkariei dagokienez, Martinez de Albornozek ez zuen aukerarik izan proba amaitzeko. Bai, ordea, Pablo Oderizek, eta hau hamalaugarren postuan sailkatu zen.
Hirugarren eta azken proba esprinta izan zen. Mutiletan, Antonioli izan zen onena, eta nesketan Roux. Juniorretan, Martinez de Albornozek goi mailako bigarren postua sinatu zuen, eta Oderizek hamalaugarren postua.
Beraz, Jornet eta Roux egungo espezialista onenak dira. Adibide bat jartzeagatik, Jornetek Munduko Kopan jokatu dituen hamar lehietatik bederatzitan irabazi du.
Euskal ordezkariei dagokienez, seniorretan, Nahia Quincoces lehen hamarren artean sailkatu da; lesio batengatik azken proban ez da izan. Martinez de Albornoz ere indartsuenen artean sailkatu da. Oderiz, berriz, pixka bat atzerago ibili da.