Gaztedi denboraldiko lehen txapela lortzeko bidean da
Indartsu ekin dio Gaztedik Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketari. 680 kiloko bigarren jardunaldia ere irabazi egin du, aurrenekoa bezalaxe. Ez hori bakarrik, ordea, bigarren taldeak amaitu baitzuen jardunaldian bigarren postuan.
Beraz, Gaztedi A izan zen saioko talderik onena, eta beretzat izan zen lehen postua, eta bigarrena, berriz, Gaztedi B taldearentzat. Gaztediren eta Goiherriren arteko dema iragartzen zen pisu honetan, baina bigarren jardunaldian Erandioko taldeak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Hortik atzera, berriz, Goiherri B sailkatu zen laugarren postuan, Mutriku bosgarren, Ibarra seigarren eta azken lekuan, berriz, Gaztedi C sailkatu zen. Jardunaldi bakarra geratzen da maila hau amaitzeko, eta itxura guztien arabera, Gaztedi A taldea izango da irabazteko faborito nagusia. Laukizko taldeak hasieratik erakutsi du aurten zer nahi duen.