EITB BIRPENTSATZEKO ERRONKA, ORAINO HELDU GABEKO ZEREGINA
Betiereko eztabaida bihurtu da EITBren erreformarena, orain arte ez da urratsik eman ordea. Euskal Herriak eta komunikazioaren arloak bizitako aldaketek 1982ko legea berritzea ezinbesteko egiten dute. Legebiltzarrari dagokio gaia tiraderatik ateratzea.
Duela ia 35 urte sortu zen Euskal Irrati Telebistaren legea, eta ordutik ez du ia aldaketarik bizi izan. Gaur egungo Euskal Herriak, aldiz, ezberdintasun nabarmenak ditu aurreko mendeko 80ko hamarkadakoarekin. Gizartea aldatu da eta berekin egoera politikoa eta soziolinguistikoa. EITB, ordea, ez da egokitu aldaketa horietara, hala nabarmentzen du Josu Amezaga EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak. Unibertsitatea izan zen, hain zuzen, aurreko legegintzaldian irrati telebista publikoaren erreformarako metodologia parte hartzaile bat diseinatzearen arduraduna, Gasteizko Legebiltzarrean gaia lantzeko propio sortutako batzordeak hala eskatuta. Batzordeak, ordea, ibilbide laburra izan zuen, eta proposamena tiraderan gordeta gelditu da. Ikusteko dago zer bide hartzen duen hasi berri den legegintzaldian. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin hitz egiteko saiakeran, auzia mahai gainean jartzea legebiltzarrari dagokiola erantzun du. EAJk eta PSEk sinatutako akordioak ez dio gehiegi gaiari buruz, eztabaida irekitzeko beharra jasotzen badu ere.
Amezagak prudentziaz hitz egiten du erreforma behingoz burutzeko aukeren inguruan, alderdien interesek izan dezaketen pisua tarteko. «Gaur egun legea aldatuko balitz, noren artean adostuko litzateke eta zer helbururekin? Arrisku bat dago: egin daiteke aldaketa bat kontsentsu handi batekin edo egin daiteke gaur egun gobernuan dauden alderdiek batekin edo bestearekin gehiengoa lortuta. Oraingo eredua santutzeko bada kalterako litzakete», adierazi du. Ongi ezagutzen du EITBren historia, hargatik, aurrera begirako erronkak aztertzeko atzera begira jartzen da lehenengo. Legea zaharkituta gelditu dela onartuta, aurreneko galdera hurrengoa da: EITBk erantzun al die sorrerako helburuei? Ezezko borobil batekin erantzuten du Amezagak, eta azalpena ematen du jarraian. Legea testuinguru zehatz batean sortzen da. Alde batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa erakundetze prozesu baten abiapuntuan daude eta irrati telebista sistema propioa izateko beharra sentitzen da. Euskara eta euskal kultura sustatzea eta parte hartze politikorako tresna izatea jartzen ditu helburutzat EITBk. Bada, xede horiei erantzuna ematen ez duela asmatu uste du EHUko irakasleak.
Hizkuntzen banaketa
«Gabezia nagusia izan da pentsatzea posible zela bi helburu horiek hizkuntzen arabera banatzea. Alegia, euskara eta euskal kultura bultzatzearen helburua euskaraz egitea eta parte hartze politikoaren integrazioa gaztelaniaz egitea. Azkenean horrek eskema diglosiko bat bultzatzen du. Herria egin, instituzioak legitimatu, jendea informatu... hori gaztelaniaz egiten da. Euskarari dagozkion gauzak, euskaraz. Nire ustez hori akats nagusietako bat izan da, segur aski nagusiena», aipatu du. Hori egoera soziolinguistikoaren aldaketarekin lotzen du Amezagak: «EITB sortzen denean euskara uler dezakeen populazioa ozta-ozta heltzen da %30era. Gaur egun %50ean dago. Duela 35 urte norbaitek pentsa zezakeen: nola egingo dugu telebista bat euskaraz baldin eta populazioaren gehiengoak ulertzen ez badu eta telebista honek izan behar badu herria hezurmamitzerako tresna bat? Gaur egun egoera arras ezberdina da». ETB1 eta ETB2ren arteko bereizketa hasierako bi helburu horien lorpenerako kaltegarria izan dela deritzo. «ETBk euskara hizkuntza zentrala izango duen kanal jeneralista bakarrera jo beharko luke. Horrek ez du esan nahi euskara hutsez izan behar duenik. Gaur egun teknologiak eta digitalizazioak bestelako joko batzuk ahalbidetzen dituzte, ETBn batere esperimentatu ez direnak. Adibidez, bigarren audio kanalak edo azpitituluak. Pentsa liteke, denbora batean bederen, bi kanal edukitzea baina programazio konbergente xamar batekin eta hizkuntza ezberdinetan. Edonola ere, eskema hori apurtu behar da eta kanal batean inbertitu baliabide guztiak», aipatu du.
Balizko erreforma bati begira proposamen ezberdinak egin dira, baina formula ezberdinen artean batek berak ere ez du ukatzen aldaketa baten beharra. Alderdi politikoek euren programetan jasotako proposamenei erreparatuz gero, gizarte kohesionatu bat eraiki eta euskararen erabilera sustatze aldera, EITBk orain arteko hizkuntza politika aldatu behar duela jasotzen dute gehien-gehienek. Beste gauza bat da horretarako jarraitu beharreko formulan bat etorriko diren guztiak.
Botereari lotuta
Alderdiekin segituz eta bigarren helburuari lotuta, hots, egituraketa politikoari dagokiona, EITBk aurkezten dituen gabeziez ere mintzo da Amezaga. Euskal iritzi publikoari euskarria emateko baino, botere politikoak komunikabideak bere burua justifikatzeko erabili izan dituela adierazi du. «Telebista eta irratiaren erabilera politikoa da. Horren adibideak milaka ditugu azkeneko 30 urtetan. Nahikoa da ikustea EITBren egitura bera: zuzen-zuzenean lotura bat dago botere politikotik irrati telebistaren zuzendaritzara», dio. Hori dela eta, defendatzen du eremu horretan ere aldaketa oso sakonak behar direla: «Nik Euskal Herria subjektu gisa eratzea ez dut ulertzen botere sortu berriaren legitimazio bezala. Iritzi publiko propio bat sortzea inportantea da, espazio bezala ulertuta, iritzi aniztasuna bermatuz».
Erakundetzearekin jarraituz, bada aintzat hartzeko moduko beste aldaketa bat Amezagaren ustez, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko errealitateei dagokiena alegia. «Behingoz planteatu beharko litzateke EITBk ez duela zertan izan hiru probintzietako erakunde bat, baizik eta izan ahal dela zazpikoa. Ezin da izan Baskongadetatik Nafarroara edo Iparraldera programazioa botatzen duen zera bat. Alperrik ari gara Nafarroan seinalea sartu nahian Nafarroa bera ez bada integratzen EITBn», hausnartu du.
Era berean, euskal iritzi publikoa sortze aldera, Euskal Herria aintzat hartzen duten komunikabideen aldetik kontzientzia eta elkarlan baten beharra nabarmendu du. EHUk aurkeztutako metodologia parte hartzailearen diseinuan komunikazioaren eta euskararen arloan lanean ari diren eragileen parte hartzea aipatzen zen, komunikazio esparru ahalik eta zabalena indartze aldera. «Goazen jendeari galdetzera nolako telebista nahi duen. Unibertsitatean badago jakintza eta jendea horrelako parte hartze prozesu bat bideratzeko. Legea aldatzeko asmorik balego garrantzitsua da jakitea nola mamituko den aldaketa hori. Izango da bi alderdiren arteko negoziaketa baten ondorioa? Izango da alderdi gehiagoren arteko adostasunetik etorritakoa? Edo izango da euskal gizarteari prozesu parte hartzaile batean galdetu ostean aterako den aldaketa bat? Guk hirugarren bide hori proposatzen dugu».
Propuestas para la reforma
debate participativo
La comisión creada en la pasada legislatura solicitó a la UPV-EHU el diseño de una metodología participativa para abordar la reforma de EITB. Aunque surgieron suspicacias sobre la conveniencia de que el diseño corriera a cargo de la universidad, existe consenso en torno a la idea de que la reforma debe ser participativa.
despolitización
La necesidad de desligar los puestos de responsabilidad del ente público de los partidos políticos ha sido manifestada por formaciones como EH Bildu o Elkarrekin Podemos.
agenda propia
Ubicar el ámbito comunicativo y la agenda del ente en Euskal Herria es una de las ideas defendidas por EH Bildu. Entre las medidas planteadas al respecto aboga por desarrollar leyes propias en el ámbito de los medios, crear un Observatorio Vasco de Medios de Comunicación así como una agencia de comunicación propia, e impulsar la colaboración entre iniciativas públicas y privadas.
modelo lingüístico
35 años después de crearse la ley, la necesidad de adaptarse a la nueva situación sociolingüítica y de impulsar el euskara es reconocida, aunque con diferencias, por EH Bildu y Elkarrekin Podemos. El acuerdo entre PNV y PSE no lo cita de manera tan expresa y habla de «adaptación de su oferta a la nueva situación sociolingüística», sin mencionar el euskara.
público e independiente
Partiendo del carácter público del ente, la necesidad de ofrecer información plural y neutral así como crear la figura del Protector de la Audiencia son algunos de los planteamientos de EH Bildu. Elkarrekin-Podemos aboga por alejarse del carácter de «intrumento gubernamental y de entretenimiento que es en la actualidad».
dos canales
Un aspecto que genera debate y sobre el que habrá que buscarse consenso es el de la distribución de los canales de televisión de manera eficiente, distinta a la diferenciación actual.
contratación
Anteponer los principios de profesionalidad en la contratación es otra de las ideas destacadas, de manera que no exista vinculación de los cargos del ente con partidos y el gobierno de turno.