Iñaki Azurmendi 12 oinbikotara edozeinen aurka jokatzeko prest dago

Iñaki Azurmendi apusturako gogoz dago, eta atzo bota zuen horretarako desafioa. Arriarangoa 12 oinbikotara edozeini jokatzeko prest dago. Norgehiagoka apirilaren amaiera aldera izango litzateke, eta dirutan, berriz, 12.000 euro ere jokatzeko asmoa du. Honi buruz hitz egiteko, Azurmendi datorren asteartean, urtarrilaren 31n, Tolosako Kantabriko tabernan egongo da, 19.00etatik aurrera. Egiten bada, urte honetan jokatuko litzatekeen hirugarren aizkora apustua izango litzateke.