Bizkaia ezagutzeko aplikazioa garatu du Euskal Museoak
Bilboko Euskal Museoak “Bizkaia hiru dimentsiotan” izeneko aplikazioa garatu du, herrialdeko historia, kultura eta paisaia ezagutzera emateko balio duena.
Aplikazio elkarreragile honen bidez Bizkaiko jaurerriaren historiako elementu nabarienak ezagutu edo lurralde historikoko eskualdeetako kulturan nahiz paisaian zehar nabigatu ahalko dela nabarmendu dute museoko arduradunek. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez erabil daiteke eta 75 pantaila, 13 menu elkarreragile, autogidatutako 54 gune, audiogida, 135 irudi eta ilustrazio, 17 galeria eta 4 joko elkarreragile ditu.
Aplikazioa Euskal Museoan dago eskuragarri eta Apple-ren eta Google Store-ren bidez ere eskuratu ahalko da.
Eguneko gaiak
«Si no se menoscaba nada la lengua dominante, es imposible revitalizar a las minoritarias»
Kultura
«Oteiza me ayudó desde el inicio diciéndome que no copiara a nadie»
Eguneko gaiak
«Ojalá olvidar que en sus manos deseamos morir»
Eguneko gaiak
Mendinueta, el despoblado que revive un día al año
Eguneko gaiak