KLIK

Aurtengoa, eztarriratzeko prest

Bizkaiko Txakolinaren Eguna ospatu zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, aurtengo uztak eman duen emaitza aurkezteko. Eguerdiko ekitaldian, batetik, Athleticen emakumezkoen taldea eta Eva Mena kale artista izendatu zituzten aurtengo txakolinaren «enbaxadore», eta, bestetik, dastatze lana egin zuten Euskadiko Sumillerren Elkartekoek. Egunak jarraipena izan zuen ilunabarrean, Señores eta Madera musika taldeen emanaldiarekin.Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Honi buruzko guztia: KLIK