GARA
DONOSTIA

Toti Martinez de Lezearen «Amamaren grafitiak»

2005ean kaleratu zuen Toti Martinez de Lezeak “Los grafitis de mama” liburua, etxekoandre bat protagonista duena. Urte batzuk igarota, aldaketak egin nahi izan dizkio lanari, «gaurkotasunik eta graziarik» galdu gabe eta euskaraz, lehen aldiz: “Amamaren grafitiak” (Erein).

«Badakigu narratzailea ez dela autorearekin nahastu behar, eta hori dela literaturaren arau nagusietako bat, baina liburu honetan ez da posible Toti bera aparte uztea, bere itxura eta bere ahotsa. Bere lanik ahozkoena da, oso erregistro ahozkoa erabiltzen duelako –nabarmendu du argitaletxeak–. Ematen du belarri ertzera ari zaigula hizketan. Euskaraz ere efektu hori bera izan dezan saiatu da itzultzailea eta editorea. Umorearen bidez gizarte arazoez ari da Toti eta asko identifikatuko dira».

Estibalitz Jalonenak dira liburuko ilustrazioak.