Kalean da «Mendialdeko bertso zortea» diskoa

Mendialdeko bertso eskolak “Mendialdeko bertso zortea” diskoa aurkeztuko du larunbat honetan, 19.00etan, Kanpezuko kultur etxean. Eskualdeko hainbat kolektibok babestu dute diskoa eta bertan entzun daitezkeen bertso sortak lantzen hainbat euskaltzale eta musikari aritu dira.