Jasone Osorok gazteentzako literatur sail bati hasiera eman dio Elkar-en
“Eskularru beltzak” da izen bereko sailari hasiera eman dion liburua. 15 urteko lagun taldea du protagonista Jasone Osororen lanak; horien arteko harremanak, abenturak, maitasuna... dira kontakizunari haria emango dioten gaiak. «Baita hain agerikoak ez diren beste batzuk ere: barne segurtasunik eza, gazteen ahuleziak eta kemenak, bullyinga, harrera etxeak...», argitu du Elkar argitaletxeak. Hasiera batean lau aleko saila izango da. Aurten bi kaleratuko dituzte, eta beste biak, hurrengo urtean. Liburuko ilustrazioak Joseba Larretxe Joseviskyk egin ditu.
Eguneko gaiak
«Levantarse del sofá y liderar el país exige mucho más que retórica»
Iritzia
«Citrus paradisi»
Eguneko gaiak
«Zainetan sentitu nuen herri honek pairatu duen sufrimendua»
Eguneko gaiak
«‘Zure familiak istripua izan du, ez muntatu zirkurik’, esan zidaten»
Mundua