Jon ORMAZABAL
Erremontea

«Irribarriak ere erraz irabazi behar zion Oinatzi»

Xanti Utergak «batere presiorik gabe eta lasai-lasai» ekingo dio falta zaion txapel bakarraren lehiari.

Pronostiko guztiak oso kontran izanagatik, edo agian horrexegatik, baikor eta lasai agertu da Xanti Uterga urteko zitarik garrantzitsuenaren aurretik. Finalerdietako ligaxkan emandako maila bikainaren ostean, bere bosgarren txapela nahi duen Javi Urriza oso faborito agertzen da larunbateko final handiaren kiniela guztietan, baina doneztebearrak ez du bere burua aldez aurretik galtzailetzat jotzeko inolako asmorik.

«Ez dut deus galtzekorik, ni disfrutatzera etorriko naiz eta berak izango du presio guztia. Galtzen badut normalena izango da; eta irabaziz gero, berriz, sekulakoa izango zen. Baina zergatik ez? Irribarriak ere erraz irabazi behar zion Bengoetxeari eta begira», azaldu zuen aurrelari nafarrak atzo, inolako arazorik gabe, Galarretan burutu zen pilota aukeraketan.

«Lehenago ere irabazi diot eta nik horretarako gai ikusten dut neure burua. Badakit oso zaila izango dela, berak asko defendatu eta pilotari eman egiten dio, baina ni batere beldurrik gabe, lasai-lasai etorriko naiz eta, nire jokoa egiteko gai izanez gero, berak ere sufritu egingo du», gaineratu zuen Utergak.

Ispilu egokia

Horretarako, badu, denboran atzera asko egin beharrik gabe, non begiratu. «Barrenetxearen aurka finalerdietako azken partidan jokatutakoa errepikatuta, nik uste dut aukerak izango ditudala. Jokatutakoarekin oso konforme joan nintzen etxera eta sakearekin apur bat asmatu eta buruarekin jokatzen badiot Urrizari, berak ere sufritu egingo du», errepikatu zuen, bere aukeretan sinetsita.

Azkeneko bi aurrekariak ez dira oso itxaropentsu egoteko modukoak, iruindarrak 20 tantotan utzi zuen orain dela bi urteko finalean eta aurtengo abuztu amaieran jokatu zuten finalerdietako partidan are errazago garaitu zuen txapeldunak (30-15) doneztebarra, baina larunbatekoa partida berri bat izango dela sinetsita dago Uterga. «Behin hemen egonda, biok nahi dugu txapela, esango nuke, edozein preziotan eta, horrenbeste urte eta gero, hain gertu ikusita ezin da besterik pentsatu», azaldu zuen.

Izan ere, Buruz Buruko hauxe da bere ibilbide luzean falta duen bakarra. «Hauxe da bereziena eta hauxe falta, beste guztiak baditut. Sanferminetakoa falta nuen eta aurten lortu dut, honekin ibilbidea borobilduko nuke», adierazi zuen.

«Egia erran, debutatu nuenean elkarrizketa egin zidaten, eta galdera bat zen ea zein zen nire ametsa. Nik orduan estelarrak jokatzearekin nahikoa nuen. Azkenean bizi guztia frontoian pasatu dut, badira hogei urte dagoeneko, hamabost, debutatu nuenetik, nire helburua disfrutatzea zen eta nik uste lortu dudala. Hau amets horri txapela jartzea izango litzateke», amaitu zuen azken urteetan Doneztebeko alkatea ere baden Utergak.

 

Un Urriza diferente y «más agresivo»

A pesar de que los resultados de la liguilla puedan sugerir lo contrario, este ha sido uno de los Individuales más complicados para Javi Urriza. Más bien, fueron los días previos a su debut en la competición los que resultaron especialmente embarazosos, pues sus problemas en el sóleo le hicieron temer por su participación.

«Pasé un pequeño calvario las semanas antes pues me vi totalmente fuera. Los médicos no eran nada optimistas y me decían que necesitaba parar durante más tiempo. Al final arriesgué, decidí jugar el primer partido con el riesgo de romperme más y ha salido todo bien», apuntó el iruindarra en una entrevista más amplia que publicaremos el sábado.

Esto hizo que en el campeonato, especialmente en el primer partido, vieramos a un Urriza más agresivo, sin abusar del peloteo que también ha sido capaz de ganar con holgura. Y el sábado toca otro tanto. «Si no das, te dan».J.O.