Jon LEUNDA
sokatira

Euskal tiralariek ez dute Europakoa nahi bezala hasi

Ez da hasiera ona izan euskal tiralarientzat, ez nesketan eta ez mutiletan, dominetatik oso aparte geratu baitira. Gizonezkoak 560ko mailan aritu dira, baina inork ez du aurrera egin. Gaztedi eta Goiherri izan dira onenak, baina euren multzoetan hirugarren geratu dira, finalerdietatik at.

Neskak 520koan aritu dira, eta Gaztedik ez du lortu finalerdietan sartzea, ez eta Goiherrik ere. Lau neska eraman ditu Erandioko taldeak, eta beste herrialde batzuetakoekin nahasita aritu dira lehiatzen.

Gaur, 10.00etan, Goiherriko talde mistoa arituko da 600 kilokoan. 14.00etan, berriz, gizonezkoen txanda izango da, eta Mutriku, Gaztedi eta Goiherri arituko dira lanean eta ordu erdi bat beranduago neskak hasiko dira, eta Gaztedi jardungo da 560ko mailan.