J.L.
KOPA

Saralegi eta Kañamares, aurrez aurre 

Ruben Saralegi eta Julen Kañamares lehiatuko dira bihar, 12.30ean, Bilboko Deustu auzoko San Pedro plazan, Urrezko Aizkorako Kopan. Aurreko jardunaldiekin alderatuta, biharkoan lana ezberdina izango dute. Orain arte zortzina kana-erdiko ebakiz aritu dira eta gaurkoan bakoitzak lau 45 ontzako eta sei kana-erdiko erdibitu beharko ditu.

Biak ere Euskal Herriko Bigarren Mailakoa prestatzen arituko dira eta gaurko neurketa hau harako lan saio ona izan daiteke.

Honi buruzko guztia: KOPA