KLIK

Karea, lehengo era zaharrean

Mende erdia baino gehiago itzalita egon ondoren, Elduaingo Goikoetxe baserriko karobia kea botatzen hasi da berriro, azken asteotan herritarrek eta Burdina Taldeko kideek egindako lanari esker. Piztuera atzo egin zuten, lehengo era zaharrean, bedeinkazioa eta festa giroa ez baitziren falta izan. Burdina Taldeak, Udalarekin elkarlanean, bost karobi eta errota bat berreskuratu ditu Elduainen, eta Ollokiko burdinolan ere hainbat lan egin ditu. GARA

Honi buruzko guztia: KLIK