KLIK

Erlaitzeko bidea, trafikorik gabe

Hamargarrenez, udazkenaren hastapenarekin bat eginda, Erlaitzaren Besta ospatu dute Lapurdiko kostan: igandean egin zuten eta Hendaiako Abadia jauregitik hasi eta Urruñako Zokoraino, zazpi kilometroko errepidean, gune ezberdinak jarri zituzten, oinezkoentzako eta bizikletentzako erreserbaturik. Aurten ez da animazio ekitaldirik izan; ingurumenari eta geologiari buruzko sentsibilizazio ekimenak indartu nahi izan baitituzte.Isabelle MIQUELESTORENA

Honi buruzko guztia: KLIK