Oihane LARRETXEA
PASAIA
Elkarrizketa
AMAIA AGIRREGABIRIA ETA IKER ROKANDIO
PASAIAKO ALKATE OHIA ETA UDAL IDAZKARIA

«Argi dago beren gezurrekin azkeneraino heldu nahi zutela»

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eta inhabilitazioa ezarri zien Gipuzkoako Auzitegiak irailean, lau urte lehenago jazotako trafiko istilu baten ondotik aldrebestu zen egoera bat tarteko. Pasaiako alkate ohiak eta bere idazkaria zenak egoera nola bizi duten kontatu diote GARAri elkarrizketa honetan. Aste gutxiren buruan joango dira Martuteneko eta Zaballako espetxeetara.

Aste bakan batzuen buruan espetxean sartuko dituzte Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia eta bederatzi urtez udaletxe hartan idazkari lanetan aritu zen Iker Rokandio eibartarra. Lehenak Martutene hautatu du; bigarrenak Arabako Zaballa. Bi urte eta erdiko zigorra ezarri zien iragan irailaren 14an Gipuzkoako Auzitegiak.

Autoa gaizki aparkatu zuen emakume baten eta isuna jarri zioten bi udaltzainen arteko trafiko liskar batean dago jatorria, baina egoera itsusi jarri zen eta ondoren guztia aldrebestu zen. «2013ko otsaila zen», gogoratzen dute GARArekin egindako elkarrizketan.

Pasaiako garaje bateko jabeak udaltzainei eskatu zien gaizki aparkatuta zegoen auto bat garabiarekin ken zezatela. Autoaren jabearekin «liskarra» izan zuten udaltzainek eta atestatu batean islatu zituzten emakumearen irainak. Agenteen jokabidea ere «ez zen batere zuzena izan», gogoratzen dute elkarrizketatuek. Herritarrak isuna ordaindu zuen, baina udaltzainak salatu zituen. «Gauzak ez judizializatzea zen helburua. Halako istorio batekin ezin zitezkeen baliabide publikoak gastatu epaitegietan; ez zen ona ez herritarrentzat ez herriarentzat. Zerbitzu teknikoei modu arrazional batean konpondu zedila eskatu nien», adierazi du Agirregabiriak.

Bide errazena epaiketara ez joatea zen. Hala, Rokandiok idatzi bat prestatu zuen bi agenteekin adostu ondoren, «bizpahiru orduz luzatu zen bilera batean». Epaiketan adostua izan zela ukatu zuten. «Zurrumurruak entzunak zituzten [agenteek] beraien jokabide oker horren eraginez, gehiegikeria polizialaz ari gara, egurra emango ziela Udalak, espediente bat edo irekiko zitzaiela», azaltzen du Rokandiok. Dekretu hartan haien jarrera «zuzena» izan zela jarri zen eta epaiketara ez joateko agindua eman zien. «Gu kondenatzeko dokumentua bazuten, nik neuk emana gainera. Erraza jarri nien, gixajo jokatu nuen, ez nuelako uste lankide batzuk hori egiteko gai izango zirenik», esan du idazkariak atsekabez.

Agirregabiriaren eta Rokandioren beraren harridurarako, dekretua adostu eta sei hilabetera joan ziren udaltzainak dokumentuarekin Fiskaltzara gertatutakoa salatzera, justiziari traba egitea leporatuta. «Hotzean pentsatuta, batek daki nork bultzaturik etorri ziren gure bila, Amaiak eta biok kapitulua ahaztuta genuenean».

«Fiskaltzatik deitu zigutenean ez nintzen gogoratu ere egiten zertaz ari ziren –dio alkate ohiak–. Legealdi hartan gainera Udalean gauza potoloak genituen».

Ez dakite zein aldetatik, baina udaltzainek hauspoa izan dutela uste du Agirregabiriak. «Ez da zaila hala susmatzea. Bat gehi bat, bi ematen du. Nik behintzat ez ditut imajinatzen bi pertsona hauek egunerokoan dekretuaz hitz egiten… ekonomikoki behintzat ez dute ezer irabazi, eta herri mailan pentsa, bizilagunak gara udaltzainetako bat eta ni».

Rokandio eibartarra da eta gaur egun Errenterian egiten du lan; hala, «zorionez» dio, ez ditu egunerokoan ikusi behar. «Sozialki aprobazio handirik ez die emango honek guztiak, izan ere ez dakit konturatu diren nolako hondamendia egin duten besteen bizitzan eta neurri baten beren populartasunean, hala esan badaiteke».

Titularra baino gehiago

Lau urte baino gehiago igaro dira trafiko liskarra gertatu zenetik. Luze jo du prozesuak. Horregatik, zigorra bera ez da kartzelarekin hasiko, aspalditik ari baitira jazotakoaren ondorioak «ordaintzen».

Azken asteok oso intentsuak izaten ari dira, emozionalki gogorrak, onartzen dute. «Ez dut esango animatuta nagoenik, baina lehenagotik ere izan dut dexente denbora pentsatzeko, eta ikusita nola zetozen, zein argi zuten beren gezurrekin eta gorrotoarekin azkeneraino heldu nahi zutela… zeharo tematuta», uste du Rokandiok.

Jende gehienarentzat «gauza berria» den bitartean, amesgaiztoa zaharra da. «2014ko otsailean guk jakin genuen nola zetozen», dio. Bi udaltzainen salaketaren berri orduan izan zuten. Aurtengo otsailean lehen epaia atera zen: urtebeteko kartzela zigorra ezarri zitzaien, jar zitekeen txikiena, eta fiskalak ere ez zuen errekurritu. «Justiziatik gertuago zegoen hura, nahiz ulertu ez dugula deliturik egin, baina hor logikaren barruan zegoen, eta uste genuen hor geldituko zela, baina helegitea jarri zuten erabateko ankerkeriaz», diote.

Agenteek lehen epaiketa irabazi zuten arren, elkarrizketatuen iritziz begi bistan gelditu da ez zutela zigor harekin nahikoa. «Titularra nahi bazuten lortu zuten, baina ez, gehiago nahi zuten, hauek barruan ikusi nahi gintuzten».

Rokandioren hitzetan, beren familiei eta beraiei egindakoak «ez du izenik», eta berresten du ez Amaiak ez berak ez dutela «gaiztakeriarik egin herriarekiko ezta jendearekiko».

Alkate ohia «nekatuta» sentitzen da, eta hau guztia «behingoz» bukatzea nahi du. Era berean, «oso kezkatuta» dago espetxeak nola eragingo duen familiaren egunerokoan. «Antsietatea» ere aipatzen du Agirregabiriak. «Behingoagatik sar gaitezen; zenbat eta lehenago sartu, orduan eta lehenago aterako gara, pentsaera horrekin nago. Ez nuen uste kartzelan bukatuko genuenik, agian inuxenteegia izan naiz pertsona hauekin, baina uste nuen ez zirela hain urruti iritsiko. Ez diot logikarik ulertzen».

Lasaitzen dituen gauza bakarra herrian jaso duten elkartasuna eta babesa dira, ez dute nahikoa hitz jaso duten maitasun guztia eskertzeko, eta horrekin indartsuago doaz. «Integratuta nago, saltsetan ibilitakoa naiz, herri mailan, eskolan… jende askok ezagutzen nau. Babesa lehen egunetik izan dut, eta asko espero ez nuen pertsonengandik, politikoki bat etorri ez direnengandik ere bai. Siglak alde batera utzita pertsonak babestu dituzte, eta horrek ematen digu ziurtasuna etxekoak babestuta egongo direla, ez direla gutaz ahazten», dio Agirregabiriak.

Epaia, duela bi hilabete

Datorren asteartean bi hilabete beteko dira epaia atera zela eta zain jarraitzen dute. Horrek agonia areagotzen duela uste dute. «Harritu egiten nau halako ondorioak dituen zerbaitek, espetxeratze batek alegia, pertsona baten bizitza etengo duela, burokraziaren denborak zeintzuk diren ikusteak… krudelkeria erantsia da. Lehen hilabetean lanean jardun nuen, baina azkenean baja hartu nuen, lan egiten dudan eremua espetxearena delako eta heldu zen momentu bat emozionalki eragiten zidana», kontatu du Agirregabiriak. Emozionalki ez dagoela ondo onartzen du eta erabaki arrazionalak hartzea ere kosta egiten zaiola.

Rokandio berriz astelehenera arte lanean egongo da. Hortik aurrera, itxoitea dagokie. Ez dago helegitea jartzeko aukerarik. «Behin espetxean sartzean gure esku dagoen guztia egingo dugu 3. gradua lortzeko, kanpoan egiten ari diren ekimen guztiekin, instantziak aurkeztuz, laneko egoera eta familia errotzea argudiatuz… hori guztia mugitu eta lehenbailehen askatasuna berreskuratu», espero dute.

«Lotara soilik joan behar badugu, edo pultsera telematikoarekin ibili… baina ahalik eta bizimodu normalizatuena egin –eskatzen du Agirregabiriak–. Haurrak eskolara eraman, lanera joan, eta barrura bueltatu… ez dakit, gure bizitza berreskuratu gure bizitzako urte batzuk lapurtu dizkigutelako ankerkeriaz. Osasunean ere faktura pasatuko digu», uste du.

Kontzientzia «oso lasai» dute «gure borondatea ona» izan zelako. Azken mezu bat igorri nahi du Amaiak: «Ezin dugu gure alde humanoa galtzen utzi, gure ekintzetan, herrian, administrazioan… albokoa zaindu behar dugu gizarte bezala aurrera egin nahi badugu».

 

«Gestionarlo con la familia es lo más duro»

Han transcurrido más de cuatro años desde los hechos que han desencadenado en la situación actual. ¿Cómo han gestionado la situación? ¿Cómo lo han explicado en casa?

A.A.: Cuando empezó todo no lo conté en casa, porque entonces mis dos hijos eran muy pequeños. Ahora, con la segunda sentencia, sí se lo he tenido que explicar. Mi hija tiene doce años y se lo dijeron en la calle; a nuestro hijo de 9 años se lo explicamos en casa. Ha sido muy duro. Por fortuna hasta ahora no han tenido relación alguna con la cárcel, a diferencia de muchos niños y niñas de Euskal Herria. ‘¿Qué has hecho, ama?’, me preguntaban. A partir de ahí hemos intentantado desmontar la imagen que pueden tener de la cárcel, ese imaginario.

Ya tengo preparados y planchados los trajes de Santo Tomás, por ejemplo, porque mi entrada en Martutene es algo inminente, la ama se va, más bien se la llevan, empujada por ciertas personas. Es difícil, la verdad. Rompe con la dinámica que hay en cualquier hogar, las rutinas, los hábitos, la casa, las tareas… Esto ha sido un bombazo en casa… la familia, los amigos, viven una especie de catarsis.

I.R.: Mi hijo tiene 18 años, cuando saltó la denuncia tenia 14, y siempre hablé en casa sobre el tema de una forma muy clara, poniéndolo además muy negro, avisando de que tenía mala pinta y de que la historia podía acabar muy mal. Y así ha sido. En todos estos años he hablado mucho del tema en casa, con mi pareja… y a todos nos está resultando muy duro, no puede ser de otra forma, pero el tema está masticado. Sin embargo no ha sido así con mi madre, no sé cuándo ni cómo se lo voy a comunicar… prefiero ni pensarlo.

A.A.: Este es el verdadero sufrimiento de todo esto: nuestras familias, y cómo gestionar la situación con ellas. A nivel personal y familiar nos afecta mucho.GARA