KLIK

1886ko mezua duen botila topatu dute

Wedge irlako (Perthetik 180 bat kilometro iparraldera, Australia) hondartza batean aurkitu dute, harean: botila ilun bat, barruan 1886ko ekainaren 12ko data duen mezua duela. Topatu den halako botilarik zaharrena da. Indiako Ozeanoan bota zuten, kostatik 950 kilometrora, Alemaniako “Paula” belaontzitik, koordenatu geografiko jakin batzuekin.

Argazkiak: Kym ILLMAN | AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK