J.L.
Berezkoak

Waltari eta Gixandut Binakako finalerdietan izango dira

Finalerdietarako txartelak oso garesti daudela ikusi da Berezkoen Binakako Txapelketan, baina Waltari eta Gixandut finalerdietan izango dira. Orain lehen fasea zein postutan amaituko duten jakitea falta da. Ospital eta Lanbert dira lehiaketatik at geratuko direnak. Lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarra falta da.

40 eta 39 izan da azkeneko jardunaldiko emaitza, bi partidak horrela amaitu baitziren. Intxauspe-Ducassouk horrela irabazi zieten Ospital-Lanberti eta Waltari-Gixandutek Etxegarai-Bilbaori. Bigarren Mailakoan, Bielle-Palomes eta Elgart-Cubiat izan dira irabazleak.