Berezkoak
Ezustea Bigarren Mailako finalean
Ezuste latza izan zen atzo jokatu zen Berezkoen Bigarren Mailako finalean, txapela Biellek eta Palomesek irabazi baitzuten, 22-40ko emaitzarekin, 64 minutu iraun zuen partidan. Oso giro ona izan zen Azkaineko trinketean.
Dirua oso nabarmen atera zen Elgarten eta Cubiaten alde, baina Biellek eta Palomesek aise irabazi zuten. Sakean egon zen gakoa, txapela jantzi zuen bikoteak hasierako jokaldiari esker 17 kintze lortu baitzituen, eta hori ikaragarria da. Elgartek, berriz, sei kintze bakarrik lortu zituen botearekin. Finaleko markagailuko mugimenduak hauek izan ziren: 0-1, 1-1, 3-14, 4-16, 8-22, 15-26, 20-28, 21-36 eta 22-40.
Mundua
El Ejército israelí construye en Gaza para preparar la ocupación a largo plazo
Eguneko gaiak
«No se hunde la oferta, cada vez se firman más alquileres temporales fraudulentos»
Eguneko gaiak
«Iaz dena kontrolpean nuela uste nuen eta gainera etorri zitzaidan»
Eguneko gaiak
El derribo de la redacción de Hernani, penúltimo episodio de un trauma
Mundua