KLIK

Maite Colladoren margolanak, irailaren 30era arte, Bartzelonako Ateneoan

Maite Collado nafarrak (Viana, 1950) bere margolanak erakusgai dauzka astelehenaz geroztik Bartzelonako Ateneoko jatetxean. Orain arte Euskal Herrian (Donostian, Bilbon eta Ean, besteak beste, tabernetan eta kultur etxeetan) egin izan ditu erakusketak, taldean zein bakarrik. Hiru urte zituela, Colladoren sendia Hernanira lekualdatu zen eta 1990era arte bertan bizi izan zen; hain justu, han hasi zen margotzen, Luis Telleria margolariaren tailerrean. Gerora, Juan Albin donostiarrak zuzendutako talde bateko partaide izan zen, beste zazpi emakumerekin batera, zortzi urtez. 2013az geroztik sormen garai emankorrean dihardu, beti olio gainean eta koloreen lanketan zentraturik. Kolore goxoak, beroak ditu maite. Zutik margotzen du, oihala astoan jarrita duela. Irailaren 30era arte izango ditu erakusgai lanak Kataluniako hiriburuan. Argazkiak: GARA

Honi buruzko guztia: KLIK