KLIK

Udazkenaren grabitateari eutsiz

Azken hostoa zintzilik, munduan azkena dela sentituz. Bakarra, gauerdiko koru bateko mozkorra edo argindar kablean dagoen txoria bezala, azken muxua edo agurra bezala. Muga, epe eta iraungitze dataz lepo den munduaren logika, gauzen ordena desafiatuz, libre. Azken hostoa izateko bizi behar badugu, udaberrian, utziko diegu denei irribarre egiten, gogor heltzen duen adarretik, Alemaniako Jahler Astengo hosto honek bezala.Guido KIRCHNER | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK