GARA
Zesta

Goikoetxea dozenara heldu da Buruz Buru

Iñaki Osa Goikoetxeak hamabigarrenez Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen ostiral gaueko finalean, Imanol Lopez 2-1 menderatuta. Txapel berezia da zumaiarrarentzat, bere herrian bertan jantzi zuelako eta finalean beste zumaiar baten aurka jokatuta gainera.

Lehen jokoan ezustekoa eman zuen Lopezek. Izan ere, Goikoetxeari ia aukerarik eman gabe 12-3 nagusitu zen. Indarrez apurtu zuen aurkaria atzelariak. Goikoetxeak erreakzionatu beharra zeukan. 2-7 aurreratu zen bigarren jokoan, baina jada denak hirugarren jokoari begira jartzen hasiak zirenean Lopezek 7-7 berdindu zuen markagailua, asko arriskatuz, hori bai.

Hortik aurrera, ordea, Goikoetxea jaun eta jabe izan zen Aitzuriko kantxa gainean. Bigarren jokoa bereganatzeko bost tanto segidan egin zituen 7-12 irabaziz. Eta finala erabaki zuen hirugarrenean, bere aurrelari sena atera zuen, arriskatu eta 2-5 irabazten amaitzeko.

Honi buruzko guztia: Zesta