KLIK

Bizkaiko sagardo berria

Bizkaiko sagardo berriaren denboraldia ere abian da: atzo goizean egin zuten estreinako txotxa, Zornotzako Uxarte sagardotegian, eta lehenengo sagardo tragoxka hori egiteko aukera Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak izan zuen, Bizkaiko txapela jantzi eta hilabete pasatxora. Aurtengo sagardoa ere «%100 herrialdeko sagarrarekin ekoitzitakoa» dela nabarmendu nahi izan zuen Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak.Monika DEL VALLE | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK