Peio Etxeberriak osatu du koadroa
Aise menderatu du debutatu berria den Zabala errioxarra eta datorren igandeanAsier Agirreren aurka jokatuko du final-hamaseirenetako kanporaketa.
P. ETXEBERRIA 22
ZABALA 11
Peio Etxeberriak osatuko du ofizialki datorren asteburuan hasiko den Buruz Buruko Txapelketa. Aurrelari nafarrak 22-11 irabazi zion atzo Javier Zabalari Logroñoko Adarragan jokatu zen kanporaketa aurrekoan, eta final-hamaseirenetan Asier Agirre izango du aurkari. Partida hori datorren igandean jokatuko da Adarragan bertan.
Hasieratik ikusi zen Etxeberria askoz eginago dagoela. Oso serio jokatuz, nafarra 8-0 aurreratu zen markagailuan. Saketik lau tanto egin zituen lehen txanpa horretan (guztira zazpi izan ziren), eta pilota ederki gurutzatu zuen ezker horman, Zabalaren ahulgunea aurkituz.
Zabala, aldiz, urduri aritu zen lehen tantoetan, ezkerrez pattal defentsan eta sake errazak eraman gabe utziz. Denbora askoan egona da jokatu gabe eta hori nabaritu egiten da maila honetan. Baina dohainak badituela argi dago, eta apur bat zuzendu zenean lortu zuen markagailuan hurbiltzea. Etxeberriaren opari batzuk tarteko, 9-6 gerturatu zen aurrelari errioxarra, bere kolpe freskoarekin aurkariari arazoak sortuz.
Beretzako zoritxarrez, hortxe amaitu zen erreakzioa, Etxeberriak sei tantoko beste partzial bat sinatu zuelako eta 15-6koarekin jada kanporaketa erabakita zegoelako. Partzial horretan jokaldi zalantzagarri bat egon zen, 12-6koan Etxeberriak pilota bat bigarren botean eraman zuelako, baina atzokoan hori ere alde izan zuen nafarrak.
Azken tantoak gozamena izan ziren irabazlearentzat eta sufrimendua errioxarrarentzat, 22-11 bukatu arte (tanto aipagarri bakarra 16-10ekoan egin zuen Zabalak horma-biko eder batekin). Agirre du zain orain Etxeberriak, eta Zabalak profesional mailara egokitzen segitu beharko du, jada martxan den Promozio Txapelketatik hasita.
Maila nagusiari dagokionez, hauexek dira datorren asteburuko kanporaketak: Artola eta Arteaga II.a ostiralean neurtuko dira Bastidan (irabazleak Jaka izango du zain); Victor eta Bakaikoa larunbatean Ezkarain (Irribarria zain); Agirre eta Peio Etxeberria igandean Logroñon (Rezusta zain); Retegi eta Laso astelehenean Tolosan (Bengoetxea VI.a zain).

«Pop izarraren figuratik ihes egin nahi dut, ez naiz eroso sentitzen»

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

¿Qué es lo que defiende Aritz Otxandiano sobre las renovables?

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
