Herri Urratsen ondoren, kalera joko du Seaskak murgiltze ereduaren alde
Milaka euskaltzalerekin batera, zenbait alderdi eta erakundetako ordezkariak batu ziren joan den igandean Senpereko aintziraren inguruan Herri Urrats bestan.
Bertan Seaskako arduradunek iragarri zutenez, frantses Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmen berriari buruz akordioa lortu bitartean kalera joko dute, «murgiltze eredua, publikoan zein pribatuan, babesteko», eta heldu den ikasturterako behar dituzten lanpostuak eskatzeko.
Horiek hala, Seaskak elkarretaratzera deitu du, ostiralean, 18.00etan, Uztaritzen (Ikuskaritzaren aitzinean), Baionan, Donibane Garazin, Maulen eta Donibane Lohizunen.
Euskal Herria
ETA atenta contra un mando de la Ertzaintza, el PNV se revuelve
Eguneko gaiak
Macronek tokiko hizkuntzak «nazioa zatitzeko» tresnatzat jo ditu
Mundua
Rusia fija su primer objetivo y lanza un nuevo misil hipersónico contra Ucrania
Euskal Herria
«¿PARA CUÁNDO UNA PETICIÓN DE PERDÓN DE LA GUARDIA CIVIL?»
Eguneko gaiak