KLIK

Gasteizetik Amurriora, Araban «Darabagu» euskara

«Darabagu». Horixe izango da datorren urteko Araba Euskaraz-en leloa. Hala iragarri zuten ostegunean Amurrion izan zen prentsaurrekoan. Aresketa ikastolako ikasle baten aitak, Eneko Aldaik, azaldu zuenez, «asmatutako aditza da», eta Araban euskara bizirik dagoela, aurrera egiten duela, adierazten du. Araban «darabagula» euskara. Leloa eta logoa aurkeztea izan zen agerraldiaren ardatza, eta bertaratu ziren helduak eta gazteak, denak, batu ziren Gasteizen jasotako lekukoari ongietorria emateko. Ikastolen jaia Amurriora itzuliko da ekainean zazpi urte geroago, 2013an ere han izan baitzen ‘Mihian kili-kili, euskaraz ibili’ lelopean.

Argazkia: Marisol RAMIREZ I FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK