Olaizola: «Beldurrak uxatu ditut eta nabaritzen da»
Azken asteetan gorakada nabarmena nabaritu du bere jokoan eta pixkanaka bere maila berreskuratu du.

Bidea bereziki erosoa eta erraza izan ez den arren, gutxi gorabehera, nahi eta espero zuen moduan hasi du abuztua Aimar Olaizolak. Lau hilabetez kantxetatik at egon ostean, bazekien erritmoa hartzea kostako zitzaiola, eta halaxe izan da, 22ra heltzea sekula baino gehiago kosta zaio, baina azkenaldian bere mailara gerturatzen ari dela nabari du.
«Egia esan, oraintxe ari naiz hobekiago aurkitzen, azken bi asteetan jokatu ditudan partidetan askoz hobeto sentitu naiz, beldurra kentzen ari naiz eta azken hiru edo lau partidetan nabaritu dela uste dut», azaldu digu Baikoko pilotariak.
Binakakoan tendoian izandako lesio larriko osatze prozesua inolako arazorik gabe joan zen –espero baino pixka bat lehenago itzuli zen kantxetara–, baina bere maila berreskuratzea kosta egin omen zaio. «Askoz lasaiago nabil orain, abiadura ere pixkanaka hartzen joan naiz eta nik uste, nahiz eta minik izan ez, buruak frenatu egiten ninduela pixka bat, nahiz eta jokaldia ikusi, ez nintzen behar bezala abiatzen, buruak atzera egiten zidalako. Baina orain hori dena ahaztuta dago, gimnasioan ere ariketak askoz errazago egiten ditut eta hori kantxan ere nabaritu egiten da. Azken bi asteetan lau partida jokatu ditut eta oso gustura aritu naiz, jendeak ikusi du beste maila bat eman dudala; eta alde horretatik, lasai», gaineratu zuen.
Emaitzekin kezka handirik ez
Baina itzulerako lehen hilabeteetan emaitzak ez ziren batere onak izan, bere ibilbidean lehen aldiz jarraian zazpi partida galtzera iritsi zen eta bere inguruan zalantza handiak sortu ziren. Berak, ordea, sekula ez omen du fedea galdu, ziur zen-eta denborarekin gorantz egingo zuela.
«Egia da, aurretik hainbeste partida ez nituela galdu, baina hasieratik esana nuen kosta egingo zitzaidala, eta horretaz aparte, maila handiko partidak jokatu izan ditut, lesio batetik irtenda agian errazagoak edo laguntza gehiagorekin ere joka nitzakeen, baina babes osoa izan dut, eta emaitzei begiratzeaz harago, niretzat garrantzitsuena beldurrak kentzen joatea zen».
Izan ere, pilotariei ia beti eskuengatik galdetzen zaien arren, hankak ere oso garrantzitsuak dira. «Askotan pilotariak akatsak-eta egiten ditu hankak ez dituelako ongi jartzen edo berandu heltzeagatik; nire kasuan hori gertatu da, berandu iristen nintzela pilotetara, eta hortik konfiantza eza handiagoa».
Gabeziak, bereziki, defentsan nabaritu omen ditu Aimar Olaizolak, «baina erasoan ere bai, hankak ez badituzu ondo mugitzen kosta egiten da». Gasteizen ez du jokatu, baina «ez dago beti jokatzerik, enpresak denekin konplitu behar du».
Martija sustituye a Zabaleta en Gasteiz
A pesar de que la semana pasada era optimista respecto a su recuperación, José Javier Zabaleta comprobó ayer, tras renunciar a sus tres últimos partidos en Lodosa, Azpeitia y Bera, que su mano derecha no está en condiciones de jugar hoy en la segunda semifinal de La Blanca. El de Etxarren probó ayer al mediodía y enseguida comunicó a su empresa que renunciaba al torneo de Gasteiz y su lugar como zaguero de Joseba Ezkurdia lo ocupará Julen Martija.
El Ogeta es uno de los frontones que más gusta al de Etxarren, es uno en los que más daño suele hacer y su sustitución por Martija cambia bastante la fisonomía de la semifinal de la rama de Aspe.
Irribarria-Rezusta demostraron el domingo en Bera, ante el propio Martija y Altuna, que llegan en óptimas condiciones a la cita gasteiztarra y seguro que pondrán en apuros al de Etxeberri. Fresco, Joseba Ezkurdia deberá ayudar mucho a su zaguero en una cancha exigente.J.O.

«El París abre de nuevo durante la cena, los usuarios lo han entendido»

Los gurús del capitalismo se levantan contra Trump tras el caos bursátil

Antifrankista amorratua eta GARAren sortzaile, Euskal Herri askea ipar izanik

No es periodista, es un provocador fascista
