KLIK

Ez da joan, baina Donald Trumpek jopuntuan segitzen du Danimarkan

Groenlandian hauts askorik dagoen ez dakigu, baina dagoen guztia Donald Trumpek harrotu zuen uhartea erosteko asmoa iragarri zuenean. Irlaren jabe den Danimarkan ez zituzten hitzok ondo hartu, noski, eta Mette Frederiksen lehen ministroak uhartea salgai ez dela erantzun zion. Orduan, AEBetako presidenteak, lagunak egiteko duen gaitasuna agerian utziz, Kopenhagera egitekoa zuen bidaia bertan behera utzi zuen. Superpotentzia baten tamainako purrustada. Dena den, joan gabe ere, hirian ez dute berari buruz duten iritzia emateko aukera galdu, eta, ikus daitekeenez, ez dute, ez, oso begiko.

Argazkia: Mads Claus RASMUSSEN | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK