Asier AIESTARAN
PILOTA

Zalantzekin, baina Oinatzek jokatu egingo du bihar

«Sentsazio onekin» amaitu zuen Labriteko proba, baina saio oso lasaia egin zuela aitortu zuen.

Oinatz Bengoetxeak bihar Unai Lasoren aurkako partida jokatzea erabaki zuen azkenean. Atzo goizean Labriten egin zuen probarekin pozik amaitu zuen leitzarrak eta baiezkoa eman zuen. «Sentsazioak onak izan dira eta horregatik erabaki dut jokatzea. Ongi berotu dut, saiotxo bat egin dut pilotan, gehiegi behartu gabe, bi egun bakarrik geratzen direlako, eta esperantza da ongi egotea larunbatean», azaldu zuen aurrelari nafarrak Labriten bertan.

«Badakit Unai momentu oso onean dagoela, aurkari oso gogorra izango dela. Sekulako maila ematen ari da, pilotari bezala asko hobetzen. Baina espero dut fisikoki aguantatu ahal izatea eta partida eder bat egitea», gaineratu zuen Oinatzek.

Hori bai, ehuneko ehunean egongo den galdetuta, argi utzi zuen zalantzaren bat badaukala, baina neurketa hasi arte ez duela jakingo nola dagoen benetan. «Zalantza apur bat badago. Lau eta Erdiko jokoa ikaragarri esplosiboa da, eta gaurko entrenamendua oso lasaia izan da. Baina kirolariak ez du inoiz jakiten partida hasi arte nola egongo den benetan. Aurrera egitea erabaki dut eta espero dut dena ongi ateratzea».

Jakina denez, Bengoetxeak mina sentitu zuen ezker ipurmasailean Iñaki Artolaren aurkako partida hasi eta berehala, aurreko ostiralean, neurketako bigarren tantoan. Pilotari nafarrak jokatzen jarraitu zuen, tanto batzuetan baldintzatuago ikusi zitzaion eta beste batzuetan gutxiago, baina 17 tanto egiteko gai izan zen, nahiz eta azkenean norgehiagoka galdu.

«Oso zail dago»

Ligaxkako aurreneko bi partidak galduta –aurrenekoa oso tanteo txarrarekin, gainera, Joseba Ezkurdiaren aurka–, oso zail du Oinatzek finalerdietara sailkatzea, baina pilotari borrokalaria izaki, ziur larunbatean ere barruan duen guztia emango duela, zapore ona uzteko.

«Oso zaila dago. Aurrena Ezkurdiak Artolari irabazi behar dio, eta gero nik Unairi alde handiarekin. Irabaztea bera jada nahiko lan izanen da niretzat. Baina batez ere nik nahi dudana da partida eder bat jokatu, aurreko bi partidetan ez naiz gustura geratu, arazotxo batzuk ere eduki ditut, eta horregatik niretzat azken egunean Labriten partida eder bat eginda amaitzea ere bikaina litzateke».

Jakitun da, ordea, aurrean izango duen aurkaria sasoi betean iristen dela biharko hitzordura: «Izena agian ez dauka beste batzuen adinakoa, baina izenak bakarrik ez du izana egiten. Unaik erakutsi du sekulako jokoarekin dabilela eta aurkari latza dela une honetan. Aurrekoan erakutsi zuen Josebaren aurka zertarako gai den. Esan liteke partida berak dominatu zuela, nahiz eta azkenean garaipena Josebak eraman. Eta jakinda Ezkurdia erreferentzia dela kaiolan, hari irabazteko zorian egoteak asko esan nahi du».

Sistema de abonos para el Labrit

La empresa Baiko Pilota va a poner en marcha un nuevo sistema de abonos a partir del próximo Campeonato de Parejas. Concretamente, se sacarán a la venta unos abonos que servirán para acudir a 22 festivales: 16 del Parejas –13 partidos de cuartos y 3 de semifinales–, 4 del Manomanista –incluida una semifinal– y las dos finales de Promoción –Parejas y Manomanista–.

El abono es transferible –se le puede dejar a otra persona–, corresponde a un asiento concreto e incluye otras ventajas como un descuento de 10% sobre el precio de las entradas habituales, ausencia de comisiones en la venta y preferencia a la hora de comprar entradas para las tres grandes finales del año y para los festivales de la feria de San Fermín.

Los abonos se pondrán a la venta a partir del 1 de noviembre –hasta el 14– y el precio es de 729 euros, que se pueden pagar de manera fraccionada, 410 primero y 319 antes del 1 de marzo. A.A.