KLIK

Historiaurrea eta kirola elkartu dituen lasterketa

Edestiaurre arkeologia elkartearen ekimenez, Neandertrailaren lehenengo edizioa korritu zen atzo Barrikan. Zer den? Bada, oztopo lasterketa bat, zortzi kilometroko luzeraduna eta, Historiaurreko II. Jardunaldien baitan antolaturikoa izaki, herriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetatik hurbil igaro zena. Udaletxe albotik atera, 30 metroko altuerako itsaslabar ikusgarrien ondoko bide batetik igaro, eta berriz buelta egin zuten korrikalariek udaletxera.

Argazkia: Aritz LOIOLA | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK