BEGIRADA

Urtea bukatzeko, oti izurria Indian

Banaskantha-n, Indiako ipar-mendebaldean, oti inbasio erraldoi batek zereal laborantzako milaka hektarea txikitu ditu egun batean. Azken hogeita bost urteetan izan duten eraso bortitzena izan dela diote adituek. Animalia bakartia da, baina ugaltzean elkartu egiten dira eta izurrite naturala eragiten dute. Landare guztiak triskatzen dituzte eta ondoren goseteak datoz.