BEGIRADA

Matxismoaren aurkako mobilizazioak ez du etenik

Urte berria desio onen eta helburu prestuen artean hasi da. Hala ere, asmo onek ez dituzte eraso matxistak gelditu. Aurrekoa bukatu bezala hasi baita urte berria: erasoak, bortxaketak eta bi emakume hilik Esplugues de Llobregaten. Erasoak salatzeko, hori bai, mobilizazioak ez du etenik. Irudian, Bangladeshko unibertsitatean bortxaketa bat salatu eta justizia eskatzeko egindakoa.