KLIK

«Lo kuluxka» egin ostean, lidergoan da «Nepo» xake jokalaria

Oso esanguratsua da ondoan dagoen argazkia, Jekaterinburgeko (Errusia) Hyatt Regency hotelean jokatzen ari den Xakeko Hautagaien Txapelketakoa. Ez da atzokoa, larunbatekoa baizik, baina bertan ikusten da Ian Nepomniachtchi Nepo, lotan edo atsedena hartzen, Fabiano Caruanaren kontrako partidako momentu batean. Errusiarra Wang Hao txinatarrari gailendu zitzaion atzo eta, 3,5 puntu metatuta –bi garaipen–, txapelketako lidergoan jarri da bakarka.

Argazkia: FIDE

Honi buruzko guztia: KLIK