gara, donostia
BEGIRADA

Birus txiki-txikia vs gerraontzi nuklear handi-handia

“Charles de Gaulle” ontzia munduko boteretsuenetakoa den itsas armadaren izarra da. Ez da libratu, baina: Covid-19ak 50 soldadu kutsatu ditu. Macronek dio Errepublika gerran dela. Baina ez, birus txiki-txiki bat izan da hegazkin-ontzi nuklear handi-handia setiatu eta lehorreratu duena. Esan dezala nahi duena Macronek, baina ez, ez da eraso militar bat izan, osasun larrialdia baizik.