KLIK

Ia bi milioi biztanleko hiria, kasik osorik, ezkutatuta

Zein hiri da lainopean ezkutaturik dagoena? Lehiaketa baterako galdera ere izan liteke. Curitiba da, kasik 1.900.000 biztanle dituen hiri puska, Parana estatuko hiriburua eta Brasil hegoaldeko handiena. Eta astelehenean lainoa jausi zitzaion gainera, nola jausi ere! Itsaso moduko horren gainetik begiratuta, eraikinik garaienen goiko solairuak bakarrik ikus zitezkeen: gainerakoa, existituko ez balitz bezala, ezkutuan. Bizi dugun erauntsitik gorde nahiko balu bezala.

Argazkia: Daniel CASTELLANO | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK