KLIK

Pantaila handian eta autoetako butaketatik

Aretoen itxialdia dela-eta, zinemazaleen gosea asetzearren ekimena abiatu dute Bordelen (Estatu frantsesa): larunbatean Drive-in jaialdiari hasiera eman zioten, 10 egunetan beste horrenbeste pelikula emititzeko helburuarekin. Des Quinconces plaza atondu dute horretarako, pantaila handi bat jarriz eta auto-zinema bat eratuz. Estreinako egun horretan –argazkia ordukoa da– Thomas Lilti zinemagile frantsesaren “Hippocrate” eskaini zuten.

Argazkia: Mehdi FEDOUACH | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK