BEGIRADA

Faxismoa, konplexurik gabe

Horrela agurtu zuen gizon batek, aurreko igandean, Madrilen Black Lives Matter mugimenduarekin elkartasunez burutu zen manifestazioa. Ez zuen kalean egin, eta ez zuen taldearen babesean egin: agur faxista bakarrik zegoela eta bandera konstituzional espainola zuen balkoi batetik egin zuen. Faxismoa harro eta konplexurik gabe ageri da azkenaldian Estatu espainolean.