Pako Alkorta, herri-gizona
Usurbilen Pako Alkorta entzunda, aski ezaguna izan da esku pilota suspertzeko lanetan. Pako eta frontoia elkarri loturik izan dira ia bizitza osoan. Andazpe eta Peña Pagola elkarteen izenean hainbat belaunaldi bere ingurutik eta frontoitik paseak izan dira. Esku-pilota bihotzean zeraman pertsona genuen eta bere lan eskergagatik hainbat herri arteko pilota txapelketetako finaletara iritsi izan da Usurbil herria.
Kalean pasarteak, esamesak, kantuak eta adarra jotzeko ziriak izaten zituen hizpide. Kale bizia nahi zuen, ika-mikak egon arren, umorez gailentzeko joera zuena.
Bertsozalea ere bagenuen, Usurbilen egindako herriko bertsolari txapelketetan epaile aritu baitzen. Antzerkian ere parte-hartzaile porrokatua, beti prest zegoena eta azkenaldian jubilatu taldearekin emanaldiak egin zituena.
Kultura mailan egindako lanak egundoko itzala utzi digu. Bera itzali arren, bere irudiak pizturik jarraituko du Usurbilgo herrian.