Zortzi herri bisitatuko ditu Nafarroako Foru Komunitatea torneoak
Lekunberrin hasiko da ostiral honetan Nafarroako Foru Komunitatearen XV. Torneoa. Bost bikotek hartuko dute parte bertan (Zeberio II.a-Garces, Uterga-Otano, Ezkurra II.a-Barricart, Matxin III.a-Azpiroz eta Aldabe-Ion) eta lehiaketak Nafarroako zortzi herri bisitatuko ditu, Adano elkarteari lagunduz.
Bost bikoteak ligaxka batean neurtuko dira lehenik denak denen aurka. Ligaxkako partidak Lekunberrin (ostiral eta larunbat honetan), Donezteben (abuztuak 21 eta 22), Agoitzen (abuztuak 28 eta 29), Uharte-Arakilen (irailak 11), Arbizun (irailak 12) eta Garesen (irailak 18 eta 19) jokatuko dira. Lau onenek finalerdiak jokatuko dituzte, Tafallan urriaren 2an eta 3an, eta finala urriaren 10ean jokatuko da Zubirin.
Partidak 35 tantora jokatuko dira eta kontuan izan behar da ligaxkako puntuazioa nola osatuko den. Partida irabazteak 4 puntu emango ditu, 33 tanto egiten dituen galtzaileak 2 lortuko ditu, 31 egiten dituenak 1, eta 30 edo gutxiago egiten dituenak, bat ere ez.
![0714_jean_borotra](/media/asset_publics/resources/001/136/109/article_thumb_horizontal/0714_Jean_Borotra.jpg)
Jean Borotra, el vasco que ganó Wimbledon, justo hace un siglo
![0715_eh_abdrahman1](/media/asset_publics/resources/001/136/365/article_thumb_horizontal/0715_eh_AbdRahman1.jpg)
Abd al-Rahman III, emir «vascón» que arrasó Iruñea hace 1.100 años
![0715_kir_pilota](/media/asset_publics/resources/001/136/373/article_thumb_horizontal/0715_kir_pilota.jpg)
Jokin Altunaren harmoniak ozen egin du aldarri Labriteko burrunbaren erdian
![0715_eg_oyarzabal](/media/asset_publics/resources/001/136/374/article_thumb_horizontal/0715_eg_Oyarzabal.jpg)
Los goles de Nico y Oyarzabal llevan a España a su cuarto título europeo
![0717_eg_izaro1](/media/asset_publics/resources/001/137/036/article_thumb_horizontal/0717_eg_izaro1.jpg)