KLIK

130 urteko «euriaren zuhaitza» eta bere makuluak

Lurretik gero eta gertuago zegoela ikusita eta eroriko zen beldurrez, Taipingeko (Malaysia) udal agintariek argazkiko «euriaren zuhaitz» honi hiru zutabe jarri dizkiote sostengu modura. «Lakuko Lorategiak» izeneko parajean horrelako arbola mordoa dago, paseora, kirola egitera edota atseden hartzera doazen herritarren gozagarri. 130 urte inguru dituen zuhaitz honek ere, makulu moduko horiekin bada ere, bertan jarraituko du... bidexkan dabiltzanei enbarazu eginagatik.

Argazkia: Mohd RASFAN | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK