KLIK

Egoera «hil ala bizikoa» delako, matxinadara deitu dute

«Une kritikoan gaude» eta «Ekintzarik eza = heriotza». Bi mezuok kaleratu zituen klima larrialdiaren aurkako mugimendu Extinction Rebellion-ek, atzo, munduko hainbat eta hainbat hiritan (tartean, Iruñean). Kolektibo horren ustez, gobernuek «huts egiten dute klimaren krisiari aurre egiterakoan», eta horregatik matxinadara eta hilaren 13ra arte «indarkeriarik gabeko ekintza zuzenak» egitera dei egin zien herritarrei, betiere «osasun-segurtasuneko neurriak errespetatuz».

Argazkia: Odd ANDERSEN | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK