Oihane Zabaleta
Tokiko garapeneko teknikaria
JOPUNTUA

Aurrez aurre

Tim Ingold antropologo eta Eskoziako unibertsitateko irakasleak, kontaktu pertsonaletan aurrez aurreko kontaktua egoteko eskatu du. Bizikidetza aberasten duena, dioenez, ez da besteekin komunean duguna bilatzea, desberdintasunaren politika espazio partekatu batean praktikatzea baizik. Horrela pertsonen horizonteak zabalduz elkarrekin partekatu ahal izateko bideak aurki daitezke. Zurrunbilo honetan, autoritarismoaren alternatibak diskurtsoetan, protestetan zein arauen betekizunean zorrotza izan behar duen bezala, botere publikoak ere zorroztasuna, gardentasuna eta koherentzia izan behar ditu. Bien arteko lubakiaren sakontasuna eta distantzia geroz eta handiagoa den honetan, etsipenak, norabide falta argiak, alternatiba eraikitzaileak sortzeko espazioa berrasmatzea eskatzen du.

Oinarrizko eskubide eta askatasunak gehien murrizten dituzten neurriak kritikatzeko espaziorik ba al dago? Eta funtsean, insolidaritatea, egoismoa eta enpatia eza ezkutatzen duen tranpan erori gabe, posible al da? Bi ertz horien arteko espaziorik ba al dago? Ez da erraza, baina osasun demokratikoagatik, espazio hori ireki eta babestu beharko litzateke lehenbailehen.

Hobekien funtzionatzen duten sistemak gizarte-konfiantzan oinarritzen direla badakigu, eta, aldi berean, batak besteari horixe bera bueltatzen dio. Faxismoari erantzuteko bide bakarra hori da.

Gure ardura eta erantzukizuna ere bada, osasun-gomendioak betez, alternatibak sortzea. Beraz, publikoki defendatu behar dugu gizarte-antolaketa eta protestak beharrezkoak direla komuna den hori zaintzeko. Eta, adibidez, bada nahikoa motibo arauak betetzeaz gain, arrisku eta kalte sozioekonomikoen neurriak proposatu eta aldarrikatzeko.

Europako Next Generation-ak, Gobernuetako aurrekontuen debatea mahai gainean... Baliabide horiek pertsonen, familien eta enpresen premiazko lehentasunetara bideratzea nahitaezkoa da. Osasun publikoko adituen aholku batzordea bezain garrantzitsua da neurri sozioekonomikoen gaineko aholkulari talde irekia eta gardena sortzea. Gogoan hartu Ingolden gomendioa: desberdintasunaren politika espazio partekatu batean praktika